Berdin-Berdinak elkarteak pilota inklusiboko taldea indartu nahi du

Karkara 2017ko ots. 2a, 11:41

Argazkia: Berdin-berdinak

Azken urteotan, gogor aritu da lanean elkarteko pilota taldea. Kideak astean behin juntatzen dira, larunbat goizetan, ordu eta erdiz entrenatu eta pilotan jokatzeko.

Partaide batzuk entrenamenduetara mugatzen dira, baina badira aurreko urtetan pilota egokituko Gipuzkoako ligan lehiatu izan diren neska-mutilak, guztiak 16 uretik gorako gazteak.

Taldea nahiko txikia izan da beti, baina aurten, zenbait baja direla-eta, are gehiago murriztu da: momentu honetan bi lagun bakarrik ari dira entrenatzen. Taldearen bideragarritasuna bermatzeko, beste bizpahiru lagun behar ditu Berdin-Berdinak elkarteak.

Elkartearen esparru naturala Orio eta ingurua da, baina Gipuzkoako beste toki batzuetako gaztek ere parte hartu izan dute entrenamendu saioetan. Elkarteak gonbita luzatu nahi dio taldean sartzeko interesa izan dezakeen kirolari orori.

Inklusioa helburu

Berdin-Berdinak-ek alderantzizko inklusioa bultzatzen du bere talde guztietan: desgaitasun egoeran dauden pertsonentzat sortua da elkartea, baina irekia dago beste guztien parte hartzera ere. Helburu horri erantzuten dio pilota taldeak ere.

Eman izena!

Taldean sartu edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 688 630 925 telefonora –Miren Salsamendi edo Ana Godoy– edo, bestela, idatzi berdin.berdinak@gmail.com helbidera.

Otsailaren 15a da izena emateko azken eguna.