'Arima basatiak’ dantza ikuskizuna antolatu du Warda Mallal oriotarrak Zarautzen

Warda Mallal dantzari eta koreografo oriotarra

Zarauzko Modelo aretoan izango da, larunbatean 19:30ean hasita, eta sarrerak salgai jarri dituzte. 10 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 8 euro, berriz, haurrek.

Warda Mallal dantzari eta koreografo oriotarrak Inauteriekin bat eginik, Nazioarteko Fusio Dantza Jaialdia antolatu du, Arima basatiak izenburupean.

Zarauzko Modelo aretoan izango da, larunbatean 19:30ean hasita, eta sarrerak salgai jarri dituzte. 10 euro ordaindu beharko dituzte helduek eta 8 euro, berriz, haurrek. Sarrerak eskatzeko, 637-25 68 51 telefono zenbaki deitu daiteke, o.uarda@hotmail.es helbidera idatzi edo Warda Mallalen estudioan bertara jo.

Ikuskizunaren izenburuak dioen bezala, emakumeetan oinarrituta dago ekitaldia, "emakume gerlarietan". Hain zuzen, punta-puntako dantzariek hartuko dute parte, Morganak, esaterako. "Nazioartean ezaguna da dantzari eta irakaslea eta askotariko herrialdeetan eskaini ohi ditu masterrak", dio oriotarrak. Horrez gain, Madrilgo, Bilboko, Gasteizko, Donostiako, Hernaniko, Usurbilgo eta Warda Mallalek Zarautzen duen eskolako konpainia ere izango dira Modeloko oholtza gainean. Horiek "jantzi ikusgarriekin", lamiak, piratak, sorginak... islatuko dituzte. Mallalek jakinarazi du "galduezineko hitzordua" dela, "Inauteriak ospatzeko modu paregabea".

Hainbat ekitaldi urtean zehar
Warda Mallal dantzari eta koreografoak hainbat ekitaldi antolatu ohi ditu urtean zehar, besteak beste, Gipuzkoako Hip-Hop Txapelketa antolatu zuen duela bi aste.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!