Eneko Eizagirre bigarren, Espainiako Judo Txapelketan

Iparraldeko sektorean lehiatu da judoka gaztea, junior kategorian.

Eneko Eizagirre oriotar gaztea, bigarren postua lortuta itzuli da etxera Monzalbarbatik (Aragoi), bertan Espainiako Judo Txapelketan lehiatu ostean. Iparraldeko sektoreko multzoan jardun zuen borrokan, junior kategorian, Aragoi, Errioxa eta Nafarroako judoka onenen aurka.


Bere entrenatzailearen arabera, jokaturiko hiru lehiak gogorrak izan ziren, eta hauetako bi irabazi zituen Eizagirrek. Honi esker, junior mailako Espainiako Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera izango du, martxoaren 11 eta 12an Madrilen.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!