Orio Arraun Elkarteak Ohiko Batzar Nagusia egin zuen atzo

Karkara 2017ko mar. 4a, 13:23

Ez zen desadostasun nabarmenik izan bazkide eta zuzendaritzaren artean, eta ordubete inguru iraun zuen bilkurak.

Orio Arraun Elkarteak Ohiko Batzar nagusia egin zuen atzo 19:00etan kultur etxean, eta 82 bazkidek hartu zuten parte. Hauek izan ziren, hurrenez hurren, bilkuran jorratu zituzten puntuak:

1. Azken batzarreko (2016-02-19) aktaren irakurketa eta onespena

2. 2016 denboraldiko datu esanguratsuei errepasoa

- Garaipenak guztira: 40 (28 aulki mugikorra + 9 batela + 3 trainerua)

- Banderak guztira: 12 (3 aulki mugikorra + 8 batela + 1 trainerua)

- Sariak guztira: 102 (66 aulki mugikorra + 26 batela +3 trainerua)

- Parte harturiko estropadak: 102

- Lehiaketara aurkezturiko ontzi kopurua: 588

- Orion antolaturiko estropadak: 13

3. 2016ko balantze ekonomikoa

- Sarrerak: 484.286 euro

- Gastuak: 500.930 euro

- Defizita: 16.664 euro

4. 2017rako aurreikuspen ekonomikoa

- Sarrerak: 499.800 euro

- Aurreikusitako gastuak: 510.300 euro

- Aurreikusitako defizita: 10.500 euro

5. Galderak eta iruzkinak

Bazkide batzuk elkartearen jardueraren inguruko galderak egin zituzten, eta zuzendaritzak guztiei erantzun zien. Ez zen aparteko desadostasunik izan. 

 

Argazkiak: Joxemari Olasagasti

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!