Igandean egingo da Orioko VII. Mendi Lasterketa

22 kilometroko ibilbidea eta 1.200 metroko igoera izango du lasterketak

Orioko Herri Ikastolak antolatuta, zazpigarren aldiz egingo da datorren igandean, martxoaren 12an, Orioko Mendi Lasterketa. 360 pertsona inguruk eman dute dagoeneko izena eta, datozen egunetan kupoa betetzen ez bada, goizean bertan izena emateko aukera egongo da.

Ibilbidea zertxobait aldatu da aurten lehen kilometroetan. 22 kilometro izango ditu aurten eta, urtero bezala, Orioko Herri Ikastolan hasi eta bukatuko da. Igoera, guztira, 1.200 metrokoa izango da.

9:30ean izango da irteera, Ikastolatik bertatik. Parte-hartzaileek 8:15 eta 9:15 bitartean joan beharko dute Ikastolara dortsalen bila. Dutxak eta arropa gordetzeko zerbitzuak ere egongo dira lasterketan, Karela kiroldegian lehena eta Ikastolan bertan bigarrena.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!