Maiatzaren 7ko herri galdeketan botoa posta bidez emateko epea zabaldu dute

Karkara 2017ko mar. 28a, 09:30
Maiatzaren 7ko herri galdeketan posta bidez botoa emateko aukera izango da.

Posta bidez botoa eman nahi dutenek, balizaorio@gmail.com helbidean egin dezakete eskaera gaurtik aurrera.

Maiatzaren 7ko herri galdeketan 16 urte beteta dituzten eta Orion erroldatuta dauden herritarrek parte hartu dezakete. Horretaz gain, egunean bertan Orion izango ez diren herritarrek ere beren botoa posta bidez emateko aukera izango dute gaurtik aurrera.

Horretarako, interesatuek balizaorio@gmail.com helbidean eskaera egin behar dute, eta Baliza elkartetik postaz bidaliko dizkiete boto-paperak. Ondoren hurrengo helbidera utzuli beharko dituzte boto paperak postaz: Baliza elkartea. Iturbide kalea 7, behea. 20810 Orio.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!