Maiatzaren 7ko programa zabaldu du Baliza elkarteak

Karkara 2017ko mai. 5a, 12:11

Goizeko bederatzietan egingo den irekiera ekitaldiak emango dio hasiera egunari, eta iluntzeko zortziak bitartean herria girotzeko jarduerak ezberdinak antolatu ditu taldeak.

Maiatzaren zazpian Urola-kostan egingo diren herri galdeketetarako bi egun falta dira, eta Baliza elkarteak gaur eman du igandean herrian egingo diren jardueren berri: haurrentzako jolasak, bertsoak, pintura tailerra,... askotariko jarduerak antolatu dituzte egunari kolorea eman eta herritarrak galdeketan parte hartzera animatzeko.

Hautetsontzietan begirale lanak egingo dituzten lagunen izenen berri ere eman dute elkartetik:

- Jon Sarasua

- Jexux Larrañaga (Mendaron jaioa, Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua, ikerlari eta irakaslea)

- Anna Arque (Lleidan jaioa, kataluniarren autodeterminazio eskubidearen aldeko mugimenduan aurpegi ezaguna)

Beste hiru behatzaile ere ibiliko dira herriz herri egun guztian zehar, bozketen martxa gainbegiratzen. Arratsaldean egingo dute Oriora bisita:

- Alan Sandry

- Josu Albero

- Joxe Felix Tobar

PROGRAMA

(Ikastola aurreko gunean)

09:00

Irekiera ekitaldia aurreskuarekin. 16 urteko gazte batek eta adineko beste batek emango dituzte lehenbiziko botoak.

11:30 - 13:00

Haurrentzako jolasak

12:30

Bertso-irrintzia: Rosi Lazkano eta Nerea Txirrita

12:30-14:00

Egunsenti otxotearen emanaldia kalez kale

17:00

Ipuin-kontaketa haurrentzat: Aitor Arregi

17:30

Pintura-tailerra

18:00-20:00

Talai Mendiko txaranga ibiliko da kalez kale

EGUN OSOAN

Kamisetak eta materiala salgai. Mariskadaren zozketarako zenbakiak ere eskuratu ahalko dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!