Brontzezko domina lortu dute Orioko neskek Euskadiko Trainerilla Txapelketan

Karkara 2017ko mai. 22a, 16:30
Orio Arraun Elkarteko absolutu mailako emakumezkoen trainerilla osatzen dute arraunlariak. (Joxemari Olasagasti)

2017ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa Mutrikun jokatu zen igandean.

Igandean 2017ko Euskadiko Trainerilla Txapelketa jokatu zen Mutrikun. Orio Arraun Elkarteko absolutu mailako emakumezkoen trainerillak parte hartu zuen lehian, eta 3. postuan sailkatuta brontzezko domina eskuratu zuten oriotarrek. Pasai Donibane Koxtape izan zen txapelduna, eta bigarren sailkatu zen Hibaika.

Arraun elkartetik jakinarazi dutenez neska-mutilek bukatu dute trainerilla denboraldia, eta buru-belarri traineruen prestaketan murgilduko dira hemendik aurrera. Ligak hasi baino lehen, maiatzeko azken asteburuan eta ekaineko aurrenekoan traineru probak izango dituzte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!