Herri galdeketako argazki emanaldia izango da ostegunean, kultur etxean

Karkara 2017ko mai. 29a, 16:20

Baliza elkarteak maiatzaren 7ko herri-galdeketaren egunean ateratako argazkiak erakutsiko ditu ostegunean Orioko Kultur Etxean. 16 minutuko saioa eskainiko dute 19:00etan hasita, eta argazki-emanaldia eta gero, pintxo batzuk jango dituzte lagun giroan hitzorduan biltzen direnek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!