Zilarrezko bost domina lortu dituzte oriotarrek Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketan

Karkara 2017ko eka. 20a, 17:07

Pasa den larunbatean jokatu zen Legution Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa, infantil eta kadete mailan.

Larunbatean Euskadiko Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu zen Legution, infantil eta kadete mailan. Orio Arraunketa Elkarteko 15 ontzik parte hartu zuten lehian, eta horietatik hamaika finalera iritsi ziren. Zilarrezko bost domina lortu dituzte Orioko arraun taldeko harrobiko arraunlari gazteek Legution.

ZILARREZKO 5 DOMINA

- Infantil mailako mutilen zortzikoak.
- Kadete mailako nesken skull bikoak.
- Kadete mailako mutilen lemazainik gabeko bikoak.
- Kadete mailako nesken lemazainik gabeko bikoak
- Kadete mailako mutilen skull laukoak.

Argazkiak (Orio Arraunketa Elkartea - Arrauneko Argazkiak Facebook kontua)

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!