Sanpedroetako palako eta pilotako emaitzak

Karkara 2017ko uzt. 3a, 10:26

Illarramendik eta Berasaluzek irabazi zuten pala txapelketako finala, ekainaren 30ean. Uztailaren 1ean, larunbatean, haurren pilotako finalak jokatu ziren goizean.

Ekainaren 30ean, ostiralean, Orioko Pala Txapelketako finalak jokatu ziren, 19:00etan frontoian. Xabier Muruak eta Iban Arrutik Jon eta Josu Galdosen aurka borrokatu zituzten hirugarren eta laugarren postuak. Finalean, Josu Arruti eta Juanjo Polo aritu ziren batetik, eta Unai Illarramendi eta Ibon Berasaluze bestetik. Hauek izan ziren emaitzak:

3. eta 4. postuak

Murua-Arruti 30
Galdos anaiak 21

Finala

Arruti-Polo 25
Illarramendi eta Berasaluze 30

Haurren pilotako finalak

Haurren pilota txapelketako finalak uztailaren 1ean jokatu ziren, larunbatean, goizez. 10etan hasi ziren partidak eta honela geratu ziren emaitzak.

Benjamin neskak:

Ortiz de Guinea-Arruti 2
Beldarrain-Frias 16

Benjamin mutilak:

Solaberrieta-Bravo 16
Gaztañaga-Etxeberria 9

Alebin neskak:

Olariaga-Irastorza 16
Polo-Ayerbe 7

Alebin mutilak:

Oliden-Altuna 16
Arruti-Otamendi 2

Infantil mutilak:

Erkizia-Zubizarreta 16
Moreno-Illarramendi 11

Kadete mutilak:

Aranburu-Larrañaga 18
Izeta-Collado 12

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!