1939ko Donostiako Banderaren Auzia Aztertzeko Komisioak azalpenak emango ditu ostegunean

Karkara 2017ko uzt. 5a, 13:48

Orioko kultur etxean izango da agerraldia, arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera.

Donostiako Udalak palmaresean sartu du berriz 1939an jokatu zen estropada. Horren alde jardun den komisioak amaitutzat eman ditu lanak, eta bilera deialdia egin du herritarrei prozesua nola joan den azaltzeko. 

Agerraldian komisioko kideek eta Xabier Alberdi historialariak hartuko dute hitza. 

Herritarrek eta Orio Arraunketa Elkarteko bazkideek soilik izango dute osteguneko saioan izateko baimena. Gaia landu nahi duten komunikabideei ere emango zaie komisioko kideekin harremanetan jartzeko aukera, baina ezingo dute agerraldian egon, aurreko deialdietan izandako arazoak sahiesteko.