Depeche Mode musika taldeak Orion afaldu zuen atzo

Karkara 2017ko uzt. 6a, 19:13

Paxitanean izan ziren, parrilan egindako arrainaz gozatzen.

Arratsaldeko 7ak aldera Bilbon lur hartu ostean, Oriora ekarri zituen managerrak arraina afaltzera. Mikel Manterola parrileroak kontatu digunez, bisigua eta erreboiloa jan zituzten, eta "oso gertuko jarrera" izan zuten jatetxeko lan-taldearekin.

Afaldu ostean, gustura itzuli ziren Bilbora, gaur BBK Live jaialdian eskainiko duten kontzerturako deskantsatzera.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!