Asteburuan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu dute Orioko arraunlari gazteek

Karkara 2017ko uzt. 11a, 18:05
Gaztetxoen zortzikoa Banyolasen uretan. (Orio Arraunketa Elkartea)

Infantil mailako mutilen zortzikoa  4. postuan sailkatu zen, eta kadete mailako mutilen skull laukoa 6.na izan zen.

Asteburuan Espainiako Aulki Mugikorreko Txapelketa jokatu da infantil eta kadete mailan, Kataluniako Banyoles hirian.Orio Arraunketa Elkarteak 12 ontzi aurkeztu zituen txapelketara, eta lan txukuna egin zuten Orioko arraunlari gazteek. Infantil mailako mutilen zortzikoa esaterako 4. postuan sailkatu zen, eta kadete mailako mutilen skull laukoa 6.na izan zen.

Bederatzigarren postuan sailkatu ziren, kadete mailako mutilen lemazainik gabeko bikoa eta kadete mailako nesken skull laukoa. 10. izan zen kadete mailako mutilen skull bikoa eta 11. sailkatu zen infantil mailako nesken skull bikoa. Gainontzeko ontziek ez zuten finalerako sailkatzerik lortu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!