Uda Sasoian ekimeneko bigarren hamabostaldian izena emateko epea ostiralean amaituko da

Karkara 2017ko uzt. 12a, 15:43
Uda sasoian programarekin haurrek kirol desberdinak egiten dituzte udan zehar, tartean tenisa. (Facebook: Karela Kiroldegia)

Uda Sasoian kanpainak haurrek udan zehar kirola eginez ondo pasatzea du helburu.

Haurrek udan ere kirola egiteko aukera izan dezaten Uda Sasoian 2017 kanpaina abian du Karela Kiroldegiak. Uztaileko bigarren hamabostaldia iristear da, eta kiroldegiko arduradunek jakinarazi dute ostiralean itxiko dute bigarren hamabostaldiko jardueretan izena emateko epea.

Uda Sasoian ekimeneko informazio zehatza Karela Kiroldegian bertan, edo 943-894428 telefono zenbakira deituta jaso dezakete herritarrek

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!