San Juanek eta Santurtzik garaipena lortu dute, Orion

Karkara 2017ko uzt. 16a, 10:25

Gipuzkoako Emakumezkoen Traineru Ligako 6. jardunaldia eta KAE 1 Ligako estropada jokatu ziren.

Giro ederra izan zen larunbat arratsaldean Orioko traineru jardunaldian. Nesken lehiari dagokionean, San Juanek (10:45,10) irabazi zuen Orioko Bandera. Bigarren izan zen Hibaika (10:49,78) eta hirugarren postuan sailkatu zen Orio (10:54,66).

Gizonezkoen estropadan, Santurtzik (19:47:00) eskuratu zuen Orioko X. Bisigu Eguna Ikurrina. Bigarren izan zen Donostiarra (19:57:00), eta hirugarren sailkatu zen Zumaia (20:06,68). 

 

Oharra:Santurtziren azken bi argazkiak Joxemari Olasagastirena dira.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!