Oriotik pasako da 37. Donostiako Klasikoa, larunbatean

Karkara 2017ko uzt. 27a, 15:47

Oriotik 12:05 inguruan pasako da, eta Zarautzerako bidea hartuko dute txirrindulariek.

Larunbatean izango da Donostia-Donostia Klasikoa txirrindularitza proba, eta horrek eragina izango du inguruko errepideetan. 11:27an abiatuko da Donostiatik, eta eskualdeko hainbat herritatik pasatuko da, tartean Oriotik.

Oriotik 12:05ak aldean pasako da eta N-634 errepidetik Zarautzera helduko da 12:15ak inguruan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!