Traste zaharrak Arrantzale kalean

Karkara 2017ko uzt. 28a, 12:18

Bilketa egunak errespetatzen ez direla eta, kexu dira Arrantzale kaleko bizilagunak.

Gaur goizean iritsi da kexa erredakziora: Arrantzale Kaleko kontainerretan, Kutxa atzean daudenetan zehazki, badira hilabeteak altzari zaharrak jasotzeko egunak errespetatzen ez direla.

Herenegun goizean zen bilketa eguna, eta kamioiak bertan pilatutako traste zahar mordoa eraman zituen. Atzo, ordea, baten batek argazkiko labe zaharra utzi zuen kontainerren ondoan, eta bizilagunen arabera, hortxe egongo da datorren bilketa eguna bitartean; alegia, aste pare bat-edo emango ditu kalean.

Trasteak biltzeko egunak errespetatzeko eskatzen dute bizilagunek, edo bestela, bota beharrekoak garbigunera eramateko. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!