Orioko parke estalia, Gipuzkoako Foru Aldundiak aukeratutako partaidetzazko proiektuen artean

Karkara 2017ko abu. 11a, 17:15

36 udalerri izan dira gutxieneko puntuak lortu dituztenak.

Aldundiaren esanetan, deialdiaren helburua izan da “udal esparruan garatzen diren prozesu parte hartzaileak sustatzea, eta, horrela, bultzada bat ematea herritarrek berdintasunean arlo publikoa kudeatzeko eta hari buruzko erabakiak hartzeko eskubideari”. Era berean, udalek partaidetza sustatzeko “gaitasuna indartu” dezatela izan da aldundiaren asmoetako bat. Horretarako, guztira, 120.000 euro xedatuko ditu, eta batez ere herri txikiei eta ertainei lagunduko dietela esan dute.

Deialdian, udalerri bakoitzak proiektu bakarra aurkez zezakeen. Puntuazio bidez aukeratu dira proiektuak, eta 36 izan dira gutxieneko puntuak lortu dituztenak. Orion, kasu, estalitako parkea diseinatuko dute herritarrek eta eragileek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!