Mikel Amilibia oriotarra, jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketan

Karkara 2017ko abu. 18a, 13:29

Japoni 32-27 emaitzarekin nagusitu zen ostean, larunbatean Kroaziaren aurka jokatuko du finalaurreko partida Amilibiaren taldeak.

Jubenil mailako munduko eskubaloi txapelketan lehiatzen ari da egunotan Mikel Amilibia oriotar gaztea, Espainiako selekzioarekin. Amilibiaren taldeak orain arteko txapelketa guztiak irabazi ditu. Atzo Japoni 32-27 emaitzarekin irabazi zioten, eta Mikelek gol bat sartu zuen.

Garaipen horrekin, finalaurrekoetarako txartela lortu dute. Kroazia izango dute larunbatean aurrez aurre, 17:30etik aurrera. Lotura honetan jarraitu ahalko da partida zuzenean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!