Oraindik geratzen dira gonbitak Vegetal Jam taldearen kontzerturako

Karkara 2017ko urr. 16a, 15:21

Kontzertua urriaren 20an, ostiralean, izango da, 22:30ean.

Kontzertua urriaren 20an izango da, ostiralarekin, eta 22:30ean hasiko da. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz eskuratu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Vegetal Jam, Zaragozako bikote instrumentala

Vegetal Jam –marmelada begetala, euskaraz– musika folk instrumentala egiten duen bikote bat da, Zaragozakoa. David Aznar eskusoinu-jotzaileak eta Miguel Guallar biolin eta txelo-jotzaileak osatzen dute. Aragoiko eta Europa osoko folklorean oinarritutako musika egiten dute, berek konposatutako kantekin batera. Dantzarako musikak toki berezia du beren errepertorioan.

Hiru disko kaleratu dituzte orain arte:

  • Danza del Bosque Encantado –2012–
  • Valnerols –2014–
  • El alma en la lluvia –2017–

Kontzertuan hiru diskoetako kantak joko dituzte eta, bereziki, aurten kaleratu duten lanekoak.

Informazio gehiago jasotzeko eta bere musika entzuteko, jo bere Facebook orrialdera.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!