Mandalara Jardunaldiak izango dira asteburuan

Karkara 2017ko urr. 17a, 15:18

Jarduera guztiak doakoak eta irekiak izango dira, eta Arraunetxean egingo dituzte.

Mandalara jardunaldiak izango dira urriaren 20, 21 eta 22an, Mandalara taldearen 11.urteurrenarekin bat eginez. Jarduera guztiak irekiak eta doakoak izango dira, eta Arraunetxean egingo dituzte.

Honakoak izango dira egingo dituzten saioak:

Ostirala, 20

-19:00: Mandalen inguruko hitzaldi praktikoa eskainiko dute Ahimsa Lara Ribera eta Karmele Garmendiak.

Larunbata, 21

-19:00: "Solo un hasta luego" liburua aurkeztuko du Koldo Aldaik.

-10:30: Binakako yoga helduentzat, Jesika Moralesen eskutik.

-12:00: Orgonita tailerra helduentzat, Antonio Abadekin.

-17:00: "Heriotza duina eta azken nahiak" hitzaldia emango du Iñaki Olaizolak.

Igandea, 22:

-12:00: "Isildutako dolua" hitzaldia. Hizlaria: Nahikari Alkorta.

-17:00: "La flamencura todo lo cura", Monica Nuñezen eskutik.

Jardunaldien inguruko informazioa telefono zenbaki honetara deituta eskura daiteke: 648 487 489.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!