Txurrumuski Aisialdi Elkarteak Txuri-Urdinera irteera antolatu du

Karkara 2017ko urr. 31a, 18:27

Txurrumuski Aisialdi Elkarteak Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira irteera egingo du azaroaren 12an, igandea.

Txurrumuski Aisialdi Elkarteak Donostiako Txuri-Urdin izotz jauregira irteera egingo du azaroaren 12an, igandea. Plazatik irtengo da autobusa 15:15ean, eta 20:30etarako itzuliko dira leku berera. Izena azaroaren 9a baino lehen emateko eskatu dute antolatzaileek, Ametsa gaztelekuan. 10 euroko kostua izango du irteerak, eta kontu-korronte honetan egin beharko da diru-sartzea: ES57 0182 15 1820025099.

Oharra: irteera egunean ordain-agiria, haurraren izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbakia eramateko eskatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!