karkara.eus

Miriam Mendoza ipuin kontalaria izango da astelehenean liburutegian

  kultura  Orio

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Liburutegiak aldian behin antolatzen dituen ipuin kontaketa saioetako bat izango da datorren astelehenean, azaroak 6, 18:00etan hasita.

Ipuinak kontatzen Miriam Mendoza kontalaria arituko da. Orioko haurrek ezagutzen dute Miriam, lehenago ere etorri izan delako liburutegira.

Saioa kultur etxeko areto nagusian egingo da eta 3 eta 6 urte arteko haurrentzat eta gurasoentzat da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa