'Bazterretako Dantzariak' tailerra antolatu dute Xaltxerek

Karkara 2017ko aza. 10a, 16:30

Euskal dantza tradizionalaren inguruko hausnarketa feminista egingo dute dantza tailerrean, azaroaren 17an

Bazterretako dantzariak dantza taldeak izen bereko tailerra emango du azaroaren 17an, ostiralean, Kosta Tailerrean. Xaltxerak taldeak antolatu du tailerra eta euskal dantza tradizionalean ematen diren genero rolen eta indarkeria sexisten inguruan hausnartzea du helburu. Ikuspegi feminista batetik, rol horiek detektatu, zalantzan jarri eta horiek gainditzeko moduak landuko dituzte.

Azaroaren 17an izango da tailerra, 18:00etatik 20:00etara. Parte hartu nahi duenak azaroaren 14a baino lehenago eman beharko du izena Kultur Etxean, facebook bitartez –Orioko Xaltxerak– edo oriofeminista@gmail.com helbidera idatziz

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!