Indarkeria matxista jasandako emakumeak gogora ekarriko dituzte larunbatean

Karkara 2017ko aza. 24a, 11:46

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, askotariko ekimenak antolatu ditu Xaltxerak talde feministak; 'Erraiak azalera' lelopean.

Indarkeria matxista jasandako emakumeak ekarriko dituzte gogora Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean. Larunbat goizean Zapata gorrien iniziatiba egingo dute herriko plazan, protesta gisa. Matxismoak eraildako emakume guztien izenean zapata zaharrak margotuko dituzte bertan. Herritarrei ekimenean parte hartu eta zapata zaharrak eramateko gonbita luzatu diete Xaltxerek.

13:00etan elkarretaratzea egingo dute leku berean, Zure egia gurea eginez lelopean. Arratsaldeko 16:00etan, aldiz, murala margotuko dute zubi azpiko paretan.