Odol emaileen intsigniak eta diplomak banatu zituzten Urnietan

Karkara 2017ko aza. 24a, 15:58

Urriaren 29an elkartu ziren Gipuzkoako Odol Emaileen Oriako ordezkaritzak urteroko intsignia eta diploma banaketa egiteko

Urnietan elkartu ziren, urriaren 29an, Gipuzkoako Odol Emaileen Oriako ordezkaritzak urteroko intsignia eta diploma banaketa egiteko.  Urnietako Oianumen elkartu ziren eta intsigniak banatu ondoren elkarrekin bazkaldu zuten odol emaileek.

25 emanaldiko intsignia Patxi Urangak, Martin Urretabizkaiak, Xabier Satrustegik, Nekane Gorostidik eta Jose Antonio Rodriguezek jaso zuten. Urrezko intsigniak, berriz, Maribi Agirrebeñak, Maria Eugenia Atxegak eta Txomin Galarragak jaso zituzten, 40 emanaldigatik lehen biak eta 50engatik hirugarrenak.

Hurrengo odol ematea

Orioko odol emaileen ordezkaritzak gogorarazi nahi die herritarrei abenduaren 12an izango dela hurrengo odol ematea. Betiko modura, anbulategian izango da odol-ematea.