Bide heziketako ikastaroan haurrek egindako marrazkiak Kultur etxean daude ikusgai

Karkara 2017ko aza. 27a, 15:02

Urtero bezala, bi eskoletako haurrek bide heziketako ikastaroa egin dute. Ikastaroan egindako marrazkiak Kultur etxeko areto nagusian daude ikusgai.

Mikal Etxeberria udaltzainak gidatuta, LH3tik LH6ra bitarteko haurrek bide heziketako ikastaroa egin dute. Ikastaroan bertan egindako marrazkiak Kultur etxeko areto nagusian jarri dituzte, eta aste osoan ikusi ahal izango dira; goiz eta arratsaldez. Ostiralean, 19:00etan, erakusketari bukaera emateko, kasko bat zozkatukoko da parte hartu duten haur guztien artean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide