'La casa de la llave' ikuskizunean hartu du parte Maialen Sarasuak

Karkara 2017ko aza. 27a, 15:49

Ostiralean Victoria Eugenia antzokia bisitatuko du antzezlanak.

Sorkuntza eszeniko ezohikoa da Mada Aldereteren La llave de la Casa antzezlana. Hiru emakumezko aktore - Ainhoa Aierbe, Mireia Gabilondo eta Vito Rogado - gizarte langileen azalean sartuko dira. Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako egoitzatako bizitza erakutsiko dute, egunerokotasuna islatzen duten momentuen bitartez.
 
Ainara LeGardon sortzaile eta interpretearen zuzeneko soinu banda izango du antzezlanak, eta Maialen Sarasuaren irudiek osatuko dute ikuskizuna.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide