Bingoa eta gosari-tertulia antolatu ditu Zaragueta Herri Eskolak

Karkara 2017ko abe. 11a, 14:17
Eskolak euskaraz ematen hasi zirenetik 40 urte bete dituztela ospatzeko, ikasturte osorako egitaraua prestatu dute.

Ikasturte berezia da aurtengoa Zaragueta Herri Eskolarentzat. 1997an hasi ziren eskolak euskaraz ematen, eta ordutik 40 urte bete direla ospatzeko, egitarau oparoa prestatu dute ikasturte osorako.

Abenduan, bi ekitaldi izango dira: alde batetik, haurrentzako bingoa egingo dute abenduaren 15ean; 17:00etatik aurrera ikus-entzunezkoen gelan. Bestetik, helduentzako gosari-tertulia prestatu dute abenduaren 16rako, eta eskolan bertan elkartuko dira goizeko 10:30ean. Garai haiek bizi edo garai haien inguruko jakin-mina duen edonor gonbidatu dute gosari-tertuliara, giro haiek gogora ekartzeko. Bertaratu nahi dutenei 943 89 40 52 telefono zenbakian abisua emateko eskatu dute antolatzaileek. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!