Orioko elizan grabatuko dituzte ETB 1eko Meza Santuak

Karkara 2017ko abe. 13a, 17:33

Euskal Herri osotik grabatu ohi dute, txandatuz. Horietako batzuk Gipuzkoan grabatzen dituzte, eta hiru Orioko elizan grabatuko dituzte; Gabonetan. 

Meza Santua programaren hiru grabazio egingo dituzte Gabonetan Orioko elizan. Normalean, bezperan grabatzen dute; baina bi jaiegun elkarrekin gertatzen direnean, bigarrena zuzenean emititzen da. 

Ondorengo egunetakoak emitituko dituzte:

-Abenduaren 24an goizeko 10etan emitituko da lehenengoa, bezpera arratsaldean (23an) 18:00etan grabatuta.

-Abenduaren 25ean goizeko 11:00etan emitituko da bigarrena, zuzenean.

-Abenduaren 31n goizeko 10:00etan emitituko da hirugarrena, bezpera arratsaldean (30ean) 18etan grabatuta.

Meza hasi aurretik, herriaren inguruko bideo labur bat botatzen dute. Lehenengo mezaren aurretik herriaren historia izango du ardatz bideoak, bigarrengoaren aurrekoak herriko kaleak eta etxe bereziak, eta azkenak, eraikin erlijiosoak eta Orioko ondarea. 

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!