Zaharren Babeslekuak urteko batzarra egingo du urtarrilaren 10ean

Karkara 2018ko urt. 8a, 09:30

Kultur Etxeko arteto nagusian izango da batzarra, 16:15etik aurrera. Bigarren deialdia 17:00etan egin dute.

Urtarrilaren 10ean, asteazkenean, urteko batzarra egingo du Zaharren Babeslekuak. Kultur Etxeko arteto nagusian izango da batzarra, 16:15etik aurrera. Bigarren deialdia 17:00etan egin dute. Hau da landuko duten gai zerrenda:

  1. Presidentearen agurra
  2. 2017ko urtarrilaren 11n egindako azken Batzar Nagusiaren akta irakurri eta, egoki bada, onartzea
  3. Alkatearen hitzak
  4. Ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2017. urteko balantzea
  5. 2017ko jardueren memoria
  6. Zuzendaritza batzordeko kideak berritzea
  7. Eskariak eta galderak

2018ko kuotaren ordainketa

Babeslekuak bazkideei gogorarazi nahi die urtarrilaren 22tik 26ra bitartean kobratuko dutela 2018ko kuota. Arratsaldez ordaindu beharko da kuota, 16:00etatik 18:00etara, Babeslekuan bertan.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!