Gabonetako kanpaina jarri du martxan Arkupe elkarteak

Karkara 2017ko abe. 19a, 11:17

Kanpainak irauten duen egunetan deskontuak egingo dituzte herriko merkatari eta ostalariek beren lokaletan.

Abenduaren 18tik 31ra Gabonetako kanpaina jarri du martxan Arkupe merkatari elkarteak. Kanpainak irauten duen egunetan deskontuak egingo dituzte herriko merkatari eta ostalariek beren lokaletan. 300 euroko opari balea ere zozketatuko dute, eta hainbat ekitaldi ere antolatu dituzte.

Abenduaren 23an, larunbatean, papiroflexia tailerra egingo dute Herriko Plazan, goizean zehar. Abenduaren 24 goizean, berriz, txokolatada egingo dute plazan.

Honako saltokietan eskuratu daitezke baleak:

-Dorronsoro

-Gozategi frutadenda

-Aliprox Uranga

-Patxi Oliden harategia

-Iparraguirre autozerbitzua

-Sayalero

-Haitz-bero

-Kutixi

-Eki-lorea

-Goxoki Azkue

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!