Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira plazara abenduaren 24an

Karkara 2017ko abe. 21a, 09:53

18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.

Mari Domingi eta Olentzero etorriko dira Oriora abenduaren 24an, eta Herriko Plazan izango dira iluntzean. Berekin batera etorriko dira galtxagorriak, ttuntturroak, Mari, sorginak, Basandere, Basajaun eta artzainak.

Arratsaldeko festa 17:30ean hasiko da, Arkupe elkarteko lagunek plazan eskainiko duten txokolate beroarekin. 17:45ean ttuntturroak aterako dira ikastolatik eta, segidan, 18:00ak inguruan, galtxagorriak jaitsiko dira plazara, haurren eskutitzak-eta jasotzera. Garai berean aterako dira Mari eta sorginak Kosta tailerretik eta Basandere, Basajaun eta artzainak gaztetxetik.

Mari Domingi eta Olentzero 18:30ak inguruan iritsiko dira plazara.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!