Aratz Oliden txapeldun Bankoa-DV esku pilota txapelketan

Karkara 2017ko abe. 24a, 13:55
Argazkia: Joseba Manterola

Oriotar gazteak eta Agirremalloak 22-18 emaitzarekin irabazi zuten prestigio handia duen txapelketa.

Aratz Oliden eta Josu Agirremalloak Bankoa-DV torneoko txapela jantzi zuten ostiralean, Zumarragan jokatutako finalean Lerena eta Gartziari gailendu ostean. Aratzek partida bikaina jokatu zuen, eta bera izan zen kantxako pilotaririk onena.

Finala Eitb-ren Nahieran kanalean ikus daiteke, hemen klik eginda.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!