Kultur etxe kanpoko kutxa maileguak itzultzeko bakarrik dela gogorarazi dute liburutegitik

Karkara 2018ko urt. 3a, 09:15

Azken aldian liburutegikoak ez diren liburuak agertu dira kutxan, horiek birziklatzera botako dituela adierazi du liburuzainak

Liburutegiak ordutegi mugatua du eta jende askorentzat zaila da hartutako liburuak itzultzea ordutegi horren barruan. Arazo hori konpontzeko, Udalak kutxa bat instalatu zuen irailean kultur etxearen ate ondoan, erabiltzaileek aukera izan dezaten maileguan hartutako liburuak edozein ordutan itzultzeko liburutegiraino igo beharrik gabe.

Azken aldian, ordea, liburutegikoak ez diren liburuak agertu dira kutxa horren barruan. Kutxa hori maileguak itzultzeko bakarrik dela gogorarazten dute liburutegitik eta liburuzainak adierazi du hor aurkitzen dituen liburuak, liburutegikoak ez direnak, birziklatzera botako dituela.

Norbaitek liburuak eman nahi baditu liburutegian bertan galdetzeko eskatu du liburuzainak. Hala ere, espazioa mugatua denez, zenbait liburu ez ditu hartzen: nobela oso zaharrak eta entziklopediak, adibidez.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!