Maddi Ibarbia: "Parte-hartzaileekin harremana dut, eta hortik ere asko ikasten dut"

Ana Galarraga Aiestaran | Elhuyar 2018ko urt. 5a, 14:51

Maddi Ibarbia Garate bere saltsan dabil BCBL kognizioa, garuna eta hizkuntzari buruzko ikerketa-zentroan, tesia egiten. Aitortu duenez, bide zuzenetik iritsi da hara.

Hain zuzen, betitik erakartzen zuen medikuntzak eta giza gorputza ezagutzeak, eta, batxilergoko bigarren mailan zegoela, Ingeniaritza Biomedikoa gradua ezagutzeko ate irekien jardunaldia zegoela ikusi zuen. Gradu berria zen, beraz, ordura arte ez zuen hori ikasteko asmorik izan, baina berehala pentsatu zuen beretzat egokia izan zitekeela. Baita asmatu ere! Hala dio Ibarbiak: “Orain ikasten hasi beharko banu, berriro aukeratuko nuke Ingeniaritza Biomedikoa, inolako zalantzarik gabe”.

Gradua ikasi ondoren, Datu Biomedikoen Analisiaren masterra egin zuen, eta segidan sortu zitzaion BCBLn tesia egiteko aukera. Orain, tesiaren lehen urtean dago, eta, horraino etenik gabe iritsi bada ere, sumatzen du aldea hasi aurretik egin dituen ikasketen eta oraingo lanaren artean: “Ikasten ari zarela, egiten dituzu praktikak ere, baina horietan dena bideratuta dago. Zuk egin bakarrik egin behar duzu. Aldiz, orain, nik diseinatu behar ditut esperimentuak, egin ere neuk egiten ditut, eta ardura nirea da”.

Irakurri albiste osoa aldizkaria.elhuyar.eus-en.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!