Saharara bidaltzeko produktuak biltzen ari dira Ikastolan

Karkara 2018ko urt. 19a, 09:20

Urtero bezala, Sahararekin Elkartasuna kanpainan murgilduta dago Ikastola

Urtero egiten du Orioko Herri Ikastolak Saharara bidaltzeko janari bilketa. Aurten ere martxan jarri dute eta hainbat produktu eskatzen dituzte: atun eta sardina latak, azukrea, dilistak, arroza, konpresak eta pasta.

Produktu horiek emateko seme-alabek gelara eramatearekin nahikoa dela adierazi du Ikastolak. Haurra txikiegia bada, gurasoek eraman ditzakete gelara eta tutoreari eman.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!