Hondakin bilketa sistema berria

Organikorako kuboa jaso dezakete herritarrek kultur etxeko informazio-gunean

Karkara 2018ko urt. 26a, 09:30

Oriotarrak hasi dira etxean jasotzen edukiontzi berriak irekitzeko txartel magnetikoa.

Dagoeneko martxan dago hondakinak biltzeko sistema berriaren informazio-gunea Orioko kultur etxean eta gero eta herritar gehiago ari da bertara etortzen, informazioa osatzeko eta zalantzak argitzeko.

Oriotarrak, bestalde, hasi dira etxean jasotzen Urola Kostako Udal Elkartearen gutuna eta edukiontzi berriak irekitzeko txartel magnetikoa.

Organikoaren kuboa eskuratzeko aukera

Informazio-gunean doan eskuratu daiteke, gainera, etxean organikoa birziklatzeko erabiltzen den kuboa. Orain arte jaso ez duenak aukera dauka bertan eskatzeko eta doan jasoko du argazkikoa bezalako kubo bat, etxeko hondakin organikoak apartatzeko.

Udalak dei egiten die organikoa birziklatzeko pausoa oraindik eman ez duten herritarrei, kultur etxeko informazio-gunera joateko eta bertan kuboa eta informazioa jasotzeko.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!