'Volar' ikus-entzunezkoaren proiekzioa eta mahai ingurua antolatu ditu Mandalara taldeak

Karkara 2018ko ots. 15a, 15:27

Otsailaren 23an, ostirala, botako dute Emakundek ekoitzitako 'Volar' ikus-entzunezkoa, 19:00etan Salatxo aretoan. Emanaldiaren ondoren, mahai ingurua izango da.

2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztutako Volar ikus-entzunezkoaren emanaldia antolatu du Mandalara taldeak, otsailaren 23rako. Bertha Gaztelumendik zuzendu zuen dokumentala, eta genero indarkeria jasandako bederatzi emakumeren testigantzak eta bizipenak jasotzen ditu.

19:00etan proiektatuko dute dokumentala Salatxo aretoan, eta ondoren, gaiaren inguruko mahai ingurua antolatu du Mandalara taldeak dokumentaleko zenbait protagonistekin.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!