Webgune eta babesle berriak izango ditu ZASTek

Zarauzko Hitza 2018ko ots. 1a, 18:05
ZASTen webgune berriaren aurkezpena.

Webgune eraberritua martxan jarriko dute otsailaren 1etik aurrera eta Gráficas Juaristirekin hiru urtetarako akordioa itxi dute.

ZASTen hirugarren webgunea da oraingoa. 2004. urtean www.inurris.com sortu zuten, eta 2009an www.zast.com. Komunikazio korporatiboari garrantzi gehiago eman zioten bigarren webgune honetan eta kirol elkartearen kudeaketa errazten ere lagundu zuen. Baina arlo digitalean aldakuntzak ziztu bizian ematen direla eta, webgunearen berritze lanetan aritu da ZAST azken hilabeteetan.

ZASTen nortasun irudi berriak bere baitan bilduko ditu, besteak beste, logotipo berria eta jantzi berriak. Webgunearen diseinua nortasun irudi eraberritu honen garapenean oinarritu da, irudi, kolore eta tipografiak zainduz, irudi bateratu bat eskainiz. Honetarako, Viskwit eta Sector04 izan ditu bidlagun ZASTek.

Webaren aurkezpenarekin batera ZASTek babesle berria ere iragarri du gaurkoan. Graficas Juaristirekin itxi berri du datozen hiru urteetarako kontratua. Hainbat urte daramatza inprenta honek 3x3an ZASTekin elkarlanean, baina, oraingoan, ZASTi emango dion laguntza nabarmen handiagoa izango da enpresaren aldetik. Aritzbatalde eta Antoniano kiroldegietan kartelak jartzeaz gain, elkarteko 400 jokalariei banatu zaizkien berotzeko arropak finantziatu ditu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!