Hainbat partida izango dira asteburuan Orioko pilotalekuan

Karkara 2018ko ots. 8a, 11:56

Ezker hormako udaberri txapelketako 5. jardunaldiko bi partida jokatuko dituzte ostiralean, otsailaren 9an.

Orioko Pilota Elkarteko pilotariek hainbat partida jokatuko dituzte datorren asteburuan. Orioko Udal Pilotalekuan izango dira lehen bi partidak, otsailaren 9an, ostiralean. Ezker hormako udaberri txapelketan, ligaxkako 5. jardunaldia jokatuko dute bi bikotek. Lertxundik eta Aranaldek, eskuz binakako 1. mailan, EPLE bikotearen kontra jokatuko dute 19:30etik aurrera. Ondoren, Esoainek eta Illarramendik, gomazko paletako 2. mailan, Kuku 1 bikotearekin lehiatuko dira.

Horrez gain, Euskal Herriko Txapelketa irekiaren lehen jardunaldia jokatuko du Etxegiak eta Beldarrainek osatutako bikoteak. Kanpoan izango da partida hori, Ataunen, hain zuzen, Rodas eta Lopetegiren aurka. Otsailaren 10ean, larunbatean, izango da neurketa, 17:00etan. Gomazko paleta modalitatean, emakumezkoen 2. mailan jokatzen du bikoteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!