Neguko lubakietara berriz

BERRIA / Aitor Manterola - Julen Aperribai 2018ko ots. 21a, 11:11

Arraun taldeentzat mugarri izaten da Orioko Traineru Jaitsiera neguko lan luzean, ondorioak ateratzen dituztelako egiten ari diren prestakuntzaren inguruan.

Bi lan izan zituen arraunlariak herenegungo entrenamenduan: ohikoa, entrenatzaileak edota prestatzaileak jarritakoa egitea, eta larunbat gaueko jan-edanak botatzekoa. Asteburu berezia izan zutelako ia denek aurrekoa. Batetik, traineru estropada jokatu zuten, eta hori ez da ohikoa izaten garai honetan; eta, bestetik, igandean jai izan zuten, ohitura delako Orioko Traineru Jaitsieraren ondoren, afari-pasa egitera joatea sagardotegira, askoren kasuan.

Astelehen berezia, beraz, herenegungoa, eta korrika saio eta gimnasioko jardun astunean beste hitz-aspertu bati heltzeko aukera ere bai: Orioko emaitzen inguruan solasa. Ez baita alferrik izaten neguko traineru estropaden artean garrantzitsuena. Gehienek erabiltzen dute erreferentziak hartzeko, eta orain arteko lanari neurria hartzeko.

Urtetik urtera, ontzi saldo ikusgarri handia elkartzen da Oria ibaian, maila guztietakoak. 94 itsasontzi izan ziren aurreko larunbatean, eta atera kontuak zenbat arraunlari batu ziren arraunerako. Neguko testa izanagatik, banderak ere egoten dira jokoan, eta senior emakumezkoetan, San Juanek astindu zuen bandera, Orio, Arraun Lagunak eta Hibaika atzean lagata, 4.000 metroko lana egin ondoren. Gizonezkoetan, Hondarribia izan zen azkarrena, Zierbenari, Oriori eta Urdaibairi aurrea hartuz, 6.000 metroko ibilbidean. ARTIKULUA IRAKURTZEN JARRAITZEKO, EGIN KLIK HEMEN.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!