Ipar Martxa ikastaroa izango da martxoaren 10ean

Karkara 2018ko mar. 2a, 09:48

35 euroren truke eman daiteke izena. Martxoaren 10ean izango da ikastaroa, goizeko 9:00etatik 12:00etara.

Ipar Martxa ikastaroa izango da martxoaren 10ean, larunbatean, Orion. Goizeko 9:00etan hasi eta eguerdiko 12:00ak bitarte iraungo du, eta oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.

35 euroren truke eman daiteke izena, eta izen emate mugatua izango du ikastaroak. Informazio gehiagorako, honako telefono zenbakira deitu daitekeela esan dute: 602 33 25 36.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!