Martxoak 8

'Emakumeak eta itsasoa' hitzaldia izango da martxoaren 7an

Karkara 2018ko mar. 5a, 15:52

Arrantzale komunitateak genero ikuspegitik landuko ditu Patricia Martinezek, 18:30etik aurrera Salatxo Aretoan

Arrantza munduko emakume langileak beren ofizioa eta lan eskubideak onartzen ez zituen sektore maskulino baten bazterrean egon dira beti. Emakume guzti horiek batu eta elkarrekin borroka eginda profesionaltasun agiria lortu dute eta, oro har, beren lana ikustarazi dute.

Horren harira, Emakumeak eta itsasoa. Arrantzale komunitateak genero ikuspegitik hitzaldia antolatu du Xaltxerak taldeak. Martxoaren 7an, asteazkenean, izango da hitzaldia, Patricia Martinez EHUko ikerlariaren eskutik. Salatxo aretoan izango da, 18:30ean. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Martinez galiziarra da eta itsas-sektoreko emakumeen ahalduntzearen inguruan egin zuen doktore tesia. Horretarako Galiziako eta Euskal Herriko arrantza munduko hainbat emakume langilerekin bildu eta euren esperientzia jaso zuen, horien artean, Orioko saregileekin ere bildu zen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!