Aulki mugikorreko jardunaldia jokatuko da igandean

Karkara 2018ko mar. 16a, 10:32

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko arraunketa olinpikoko XVII. Liga jokatuko da igande honetan Oriako uretan.

15:00etan emango diote hasiera estropadari: kadeteek, jubenilek eta absolutuek 1.500 metroko ibilbidea egingo dute, eta 1.000 metroko lasterketan lehiatuko dira infantilak eta beteranoak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!