Madrilen ondo jokatu arren, ez du irabazterik lortu OBBk

Karkara 2018ko mar. 20a, 16:00

Martxoaren 18an, igandean, Espainiako Sofboleko Liga Nazionaleko bigarren jardunaldia jokatu zuen OBB taldeak, CD Rivasen aurka.

Gogotsu hasi ziren oriotarrak lehen partidan. Thais Uyema jokalariari esker, hasiera ona eman zioten, baina berdin aritu ziren madrildarrak. 9. sarreran karrera bat osatu zuten madrildarrek, eta 6 - 7 amaitu zuten lehenbiziko zatian.

Rivasekoek hartu zuten abantaila lehen sarreran. Amaia Larraza jaurtitzaile jubenilari esker, ordea, zeroan mantendu zuten markagailua hurrengo sarreretan. Laugarren sarreran lortu zuten berdinketa, eta puntu bakar bategatik galdu zuten azkenekoa; 3 - 4 emaitzarekin.

Ligako talde osatuenetakoen aurka jokatu behar izan dute oriotarrek bi jardunaldi hauetan. Hala ere, maila ona mantendu dute. Igone ETxebrria eta Amaia Larrazaren lana nabarmendu dute, baita azken jardunaldian sartu diren Thais Uyema eta Daniela Osakirena ere.

Galiziatik datorren Cambre taldea izango du aurkari datorren asteburuan OBBk. Maila mantendu eta emaitza hobeak lortzea izango da oriotarren erronka.

 

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!