San Pedroetan egingo den Euskal Ezkontza tradizionalerako dantzariak eta figuranteak behar dituzte

Karkara 2018ko mar. 21a, 16:26

Ekainaren 30ean, San Pedro jaietan, Euskal Ezkontza tradizional bat antzeztu nahi dute herrian. Antzezlanerako figuranteak eta dantzariak behar dituzte.

Ekainaren 30ean, San Pedro jaietan, Euskal Ezkontza tradizional bat antzeztu nahi dute herrian. Antzezlanerako figuranteak eta dantzariak behar dituzte.

Bilera informatiboa egingo dute apirilaren 16an Kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Interesa duen oro gonbidatu dute bilkuran parte hartzera, bertan emango baitute xehetasunen berri. Dantzak errazak eta ikasteko modukoak direla jakinarazi dute udaletik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!