Aldaketa Arrantzale kaleko autoen aparkalekuetan

Karkara 2018ko mar. 23a, 13:01

Gidariek aparkatutako autoak mugitzean ikuseremu hobea izateko xedearekin egin da egokitzapena. 

Azken egunetan, Arrantzale kaleko aparkalekuen marrak kontrako norabidean margotzen aritu dira. Orain arte gune hori nahikoa arriskutsua zen aparkatutako autoak mugitzeko; gidariek ikuseremu mugatua zuten. 

Aldaketa honekin autoak ipurdiz aparkatu beharko dira, atzeraka, baina berriz martxan jartzerako garaian, gidariek hobeto ikusiko dute eskuinaldetik inor badatorren. Udalarentzat herriko puntu beltzetako bat zen Arrantzale kalekoa, eta egokitzapen hau autoen arteko talka eta bestelako ezbeharrak ekiditeko xedearekin egin dute.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!