Juan Priede omendu dute, ETAk hil zuela hamasei urte bete direnean

Karkara 2018ko mar. 25a, 15:49

Joan den asteazkenean, martxoaren 21ean, hamasei urte bete ziren ETAk Juan Priede Orioko PSE-EEko zinegotzia hil zuela. Hori dela eta, urtero bezala, bere alderdiko kideek, senideek eta lagunek gogoan izan dute gaur eguerdian, eta lore eskaintza egin diote Orioko hilerrian, bere hilobiaren aurrean.

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak hartu du hitza ekitaldian, eta nabarmendu du oroimenaren balioak oso garrantzitsuak direla elkarbizikidetza lortzeko. Era berean, ETAri desagertzeko eskatu dio, eta ezker abertzaleak onartu dezala indarkeria horrek ez zuela inolako zentzurik izan, eta Euskadira ekarri zuen min guztia hori ez zihoala inora. Anduezaren esanetan, elkarbizikidetza eraikitzen ari gara, eta uste dugu une oso egokia dela bi pauso horiek emateko. Horregatik, horretarako ausardia izan dezaten eskatzen diegu.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!